Archive for Otsaila, 2008

LAKERSEK SUPERSONICSI IRABAZI ZION

Pau Gasolek jolasten duen Lakersek 8 partidu daramatza jarraian irabazirik eta lehenengo postua lortu dute. Supersonicsi hartu zioten aurre 111-91, hogei punturen gaitik. 3 partidu falta zaizkie beraien marka hoberena berdintzeko, marka hau 2003-2004. denboraldian lortu zuten. Partiduko hoberena Lakerseko Pau Gasol izan zen 22 puntu lortuaz 36 minututan. Supersonicsen partetik berriz Gelabale izan zen hoberena 21 puntu sartuta.

Gehiago jakin nahi baduzu sar zaitez El Diario Vascoren webgunean.

356983_2.jpg

BASKONIARREK FENERBACHERI IRABAZI DIOTE

Tau Ceramicak atzo, Fenerbache Ulkerri irabazi zion 103-84 Fernando Buesa arenan. Gasteiztarrek errez hartu zieten aurre turkiarrei eta Lehenengo doazte E- taldean. Tau Ceramicak 2 partidutik 2ak irabazi ditu. Partidu irabazi honekin bi partidu jarraian daramatzate ehun puntutik pasata. Lehenengoa Akasvayu Gironaren aurka (111-86)Partidu honetan ACBko aurtengo puntu gehienen errekorra lortu zuten, lehen DKVek zuen 109 punturekin. Bigarrengoa atzokoa (103-84).

EUROLIGAKO PARTIDUAK

Jardunaldi hau, Moskuko CSKA eta Bartzelonak hasiko dute Arratsaldeko 18:15etan, ondoren, Efes Pilsen eta Montepachi jarraituko dute. 19:15etan Lietuvos Rytas eta Aris Tesalónicak jokatuko dute, Ordu erdi partidu bat izango dugu, Panthinaikos eta Partizan Begradorena . Azkenik, niretzat interesgarriena, Tau ceramica eta Fenerbache Ulkerrena. Hau da Asteazkeneko egitaraua. Nire iritziz Baskoniarrak dira faboritoak etxean jolasteaz gain talde handiagoa delako.
Ostegunean berriz, Zalgiris Kaunasek eta Maccabik, Lottomatikak eta Malagako Unicajak eta bukatzeko, Real Madridek eta Olympiacosek.

NAVARROREN MENPHISEK SACRAMENTO KINGSI IRABAZI DIO

Juan Carlos Navarrok jolasten duen Menphis Grizzliesek Sacramento kingsi irabazi dio gaur. Talde honen lehen garaipena Pau Gasol Lakersera joan denetik. Espainiarrak 31 minututan 19 puntu eta 6 errebote bereganatu ditu. Partidu irabazi honekin 6 partidu jarraian galdutako bolada txarra gelditzea lortu dute. Sacramentok berriz lehen zegoen postuan jarraitzen du, laugarren. Menphisek berriz azken postuan jarraitzen du. Sacramentoren partetik hoberena Kevin Martin izan zen, 33 puntu eta 7 errebote lortuaz. Grizzliesen partetik berriz Hakim Warrick izan zen 24 puntu eta 13 erreboterekin.

Gehiago jakin nahi baduzu sartu zaitez Marca egunkariaren webgunean.

LAKERSEK CHARLOTTE BOBCATI IRABAZI DIO

Gaur 12 Los Angeles Lakers taldeak 106-97 irabazi dio Charlotte Bobcati. Adituek esten dutenez taldera iritsi berri den Pau Gasolek eta Koby Briantek bikote izugarri ona osatzen dute. Bien artean 57 puntu lortuaz, 26 Pau Gasolek eta 31 Kobe Briantek. Horretaz gain jokalari Espainiarrak 6 errebote, 6 asistentzia eta 2 txapel jartzea lortu du. Pau Lakersera iritsi denetik talde ia irabaz ezina lortu dute. Oso ondo jolastu ez arren irabaztea lortu dute, baina Pau eta Kobyren gaitik. Bobcat taldeak zazpi partida jarraian galdu ditu, partidu galdu honekin NBA ligako beraien bolada txarrena bedindu dute.

Gehiago jakin nahi baduzu sartu el diario vascon.