Archive for Martxoa, 2008

BASKONIARREK EZIN IZAN ZUTEN IRABAZI FENEBACHEREN AURKA

Turkian jokatu zen partiduan baskoniak ezin izan zuen irabazi Fenerbache Ulkerren aurka. Partidua, 75- 59 bukatu zen etxekoen alde. Alde batetik, Gasteiztarrek ez zuten ezer ere egin irabazteko, bai defentsan eta bai erasoan oso gaizki ibili baitziren. Bestalde, Fenerbache Ulker bere zenbakiak egiten errez lortu zuen garaipena. Baina kontuan hartu behar da bertako zaleen aupada handia izan zela. Partiduko hoberena Fenerbacheko Will Solomon Amerikarra izan zen ia beti bezala, bera baita taldeko hoberena. Honek 28 puntu sartu zituen eta seitik bost hirukoetan. Tau ceramicaik hoberena berriz Tiago Spliter Brasildarra izan zen.

Ifonrmazio gehiago jakin nahi baduzu sar zaitez El Diario Vasco egunkariaren webgunean.

prigioni_19032008.jpg

BASKONIAK DERBIA IRABAZTEA LORTU ZUEN

Gasteizko Tau ceramica taldeak urrezko garaipena lortu zuen ACBko Euskal derbian. Partidua Bilbon jokatu zen, hau da Iurbentiaren etxean. Partidua hasieratik amaierararte Gasteizko taldeak agindu zuen. Bestalde aipatu behar da Iurbentia lesioz josia dagoela eta lesionatuta dauden hiru jokalariak garrantzitsuak dira talde honentzat, Luke Recker (errege kopan besoa bere lekutik aterata), Frederic Weis (eskuineko eskuko behatz bat puskatuta) eta Martin Rancik (errege kopako final aurrekoetan bere ezkerreko belauna bihurrituta). Tau Ceramicak berriz talde osoa du osorik, James Singlenton ezik. Partiduko hoberena Tiago Spliter izanzen 18 punturekin. Bilbotarren partetik hoberena Marcelinho Huertas izan zen 16 puntu sartuaz. Jardunaldi honen ostean Tau ceramica hirugarrena da 17 partidu irabazita eta 7 galduta. Baskoniarrekin dago berdindua laugarrena den AXA F.C. Barcelona. Iurbentia, berriz, seigarrena doa 15 partidu irabazita eta 9 galduta. Bilbotarrekin berdindua dago 5 postuan Pamesa Valencia taldea. Bi talde Euskaldunak egongo lirateke klasifikatuta ligaren ostean jokatuko den Playoffetarako.

Informazio gehiago jakin nahi baduzu sar zaitez El Diario Vascoren webgunean.

itau.JPG

ATZO TAU CERAMICAK BERRIRO ERE IRABAZI ZUEN EUROLEAGUEN

Atzo arratsaldean Tau Ceramicak berriro ere lortu zuen garaipena Euroleaguen. Oraingo honetan Greziako Arisi irabazi zion 90-74. Partidua interesgarria izan zen eta izugarrizko anbientazoa izan genuen. Ordiziako saskibaloi taldeak lortu zizkigun partidurako sarrerak. Irabazi berri duen partidu honekin, taldeko lidertza lortu zuten eta errezagoa izango dute lauko finalerako sailkatzea. Partiduko hoberena Ariseko Jeremiah Massey izan zen 26 puntu sartuaz. Baskoniarren puntuak oso banatuak izan ziren baina hoberena Tiago Spliter Brasildarra izan zen 18 punturekin, baina nire ustez Pablo Priggioni hobea izan zen Spliterren puntu gehienak Priggioniren eskuetatik etorri baitziren, berak 16 puntu lortu zituen. Aipatu behar da, Tau Ceramicak plantila guztia errekuperaturik duela.

Informazio gehiago nahi baduzu sar zaitez El Diario Vasco egunkariaren web orrian.

prigioni3.jpg

TAU CERAMIKAK ATZO IRABAZI OSTEAN FINAL LAURDENETARAKO SARRERA LORTU ZUEN

Atzo arratsaldean Gasteizko saskibaloi taldeak Euroligako final laurdenetarako sarrera lortu zuen. Final laurdenetako sarrera lortu bai baina agian garestiegi ordainduko ditu galdu dituen bi jokalarien lesioak, biak hegalekoak gainera. Bi horietako bat Badalonako Sergi Vidal izan zen, azken bi hilabete hauetan oso ondo ari dena jolasten. Lesio hau partidua hasi bezain laster izan zen, lehenengo laurdeneko 4. minutuan. Bestea berriz Simas Jasaitis izan zen. Lesio hau berriz azken laurdeneko azken minutuan izan zen. Baina denak ez ziren izan berri txarrak, hoberena, James Singetonen itzulketa izan zen bost hilabeteren osten. Partidura itzuliz, 87-84 irabazi zuten Gasteiztarrek Lietuvos Rytasen aurka partidua interesgarria izan zen puntu ugari izan zirelako. Partiduko hoberena  Lietuvos Rytasgo  Kenan Bojramovic  izan zen 18 puntu sartuaz eta Baskoniarren partetik Pablo Prigioni eta Zoran Planinic antolatzaileak izan ziren biak 16 puntu lotuta. Bi taldeetan puntuak oso bananduak izan ziren.

Informazio gehiago jakin nahi baduzu sartu zaitez El Diario Vascoren egunkariaren webgunean.

n-vidal-y-jasaitis.jpg