TAU CERAMIKAK ATZO IRABAZI OSTEAN FINAL LAURDENETARAKO SARRERA LORTU ZUEN
Atzo arratsaldean Gasteizko saskibaloi taldeak Euroligako final laurdenetarako sarrera lortu zuen. Final laurdenetako sarrera lortu bai baina agian garestiegi ordainduko ditu galdu dituen bi jokalarien lesioak, biak hegalekoak gainera. Bi horietako bat Badalonako Sergi Vidal izan zen, azken bi hilabete hauetan oso ondo ari dena jolasten. Lesio hau partidua hasi bezain laster izan zen, lehenengo laurdeneko 4. minutuan. Bestea berriz Simas Jasaitis izan zen. Lesio hau berriz azken laurdeneko azken minutuan izan zen. Baina denak ez ziren izan berri txarrak, hoberena, James Singetonen itzulketa izan zen bost hilabeteren osten. Partidura itzuliz, 87-84 irabazi zuten Gasteiztarrek Lietuvos Rytasen aurka partidua interesgarria izan zen puntu ugari izan zirelako. Partiduko hoberena Lietuvos Rytasgo Kenan Bojramovic izan zen 18 puntu sartuaz eta Baskoniarren partetik Pablo Prigioni eta Zoran Planinic antolatzaileak izan ziren biak 16 puntu lotuta. Bi taldeetan puntuak oso bananduak izan ziren.
Informazio gehiago jakin nahi baduzu sartu zaitez El Diario Vascoren egunkariaren webgunean.
Comments(2)