Archive for Martxoa 13th, 2008

ATZO TAU CERAMICAK BERRIRO ERE IRABAZI ZUEN EUROLEAGUEN

Atzo arratsaldean Tau Ceramicak berriro ere lortu zuen garaipena Euroleaguen. Oraingo honetan Greziako Arisi irabazi zion 90-74. Partidua interesgarria izan zen eta izugarrizko anbientazoa izan genuen. Ordiziako saskibaloi taldeak lortu zizkigun partidurako sarrerak. Irabazi berri duen partidu honekin, taldeko lidertza lortu zuten eta errezagoa izango dute lauko finalerako sailkatzea. Partiduko hoberena Ariseko Jeremiah Massey izan zen 26 puntu sartuaz. Baskoniarren puntuak oso banatuak izan ziren baina hoberena Tiago Spliter Brasildarra izan zen 18 punturekin, baina nire ustez Pablo Priggioni hobea izan zen Spliterren puntu gehienak Priggioniren eskuetatik etorri baitziren, berak 16 puntu lortu zituen. Aipatu behar da, Tau Ceramicak plantila guztia errekuperaturik duela.

Informazio gehiago nahi baduzu sar zaitez El Diario Vasco egunkariaren web orrian.

prigioni3.jpg