TAU BASKONIAK URREZKO GARAIPENA LORTU ZUEN ATZO
Atzo lortutako garaipenarekin, Tau Ceramicak gertuago du aurtengo lauko finalerako sarrera. Baskoniak gauza guztiak alde ditu, kantxa faktorea eta lehenengo partidua irabazia. Partidua oso berdindua izan zen, bi taldeak urduri atera baitziren. Hala ere hirugarren laurdenean Tauk abantai txiki bat lortu zuen partidua irabazteko nahikoa izan zitzaiona. Partidua 74-66 bukatu zen baskoniarren alde. Partiduko hoberena Zoran Planinic Kroaziarra izan zen 18 punturekin. Partizango hoberena berriz Dusan Kecman izan zen 13 punturekin. Atzoko partiduan gauza bitxi bat gertatu zen jaurtiketa libreen marratik. Gasteiztarrak lehenengo lau jaurtiketak huts egin zituzten baina azkenean balorazio txukun bat lortu zuten. Tiago Spliterrek berriz seitik seiak sartu zituen, guztiz arraroa. Datorren partida bihar jokatuko da Belgradon.
Gehiago jakin nahi baduzu sar zaitez El Diario Vasco egunkariaren webgunean.
Comments(0)