Archive for the 'ACB' Category

BASKONIAK ERRAZ IRABAZI ZION GRUPO CAPITOLI

Baskoniak oso erraz hartu zuen mendean Grupo Capitol. Hasieratik hasi ziren gaizki Valladolidkoak eta hasi ziren bezala bukatu zuten. Partidua 69-92 bukatu zen Gasteiztarren alde. Badirudi Tau Caramicak ez duela faltan botatzen Will McDonald lehengo astean egin zituen deklarazioengatik baina eskatu zion barkamena klubari, oraindik ere aldenduta dago taldetik. Partiduko hoberenak Pete Mickeal eta Joseph Gomis izan ziren biak 20 puntu sartuaz.

Informazio gehiago marca egunkariaren webgunean.

BASKONIAK BARRIZ ERE GALDU DU

Baskoniak badaramatza bi partidu jarraian galdurik. Lehenengoa Partizan Belgradoren aurka Euroligan eta oraingo honetan DKV Joventuten aurka Badalonan. Azken partidu hau 78-66 galdu du. Partidua oso berdindua izan da, azken laurdenaren bukaera aldean lortu  dute Badalonarrak aldea handitzea. Partiduko hoberena DKVko Rudy Fernandez izan da 28 punturekin, horietako 11 azken laurdenean. Tau Ceramicatik hoberena berriz Sergi Vidal Badalonarra eta Igor Rakocevic izan dira, bakoitzak12 puntu sartuaz. Bestalde, asteazkenean jokatuko du Partizan Belgradoren aurka Euroligako final aurrekoetan. Partida hori Gasteizgo Fernando Buesa arenan jokatuko da. Espero dut partida hori erraz irabaz dezala.

Gehiago jakin nahi baduzu sar zaitez Marca egunkariaren webgunean.

prigioni_06042008.jpg

TAU BASKONIAK URREZKO GARAIPENA LORTU ZUEN ATZO

Atzo lortutako garaipenarekin, Tau Ceramicak gertuago du aurtengo lauko finalerako sarrera. Baskoniak gauza guztiak alde ditu, kantxa faktorea eta lehenengo partidua irabazia. Partidua oso berdindua izan zen, bi taldeak urduri atera baitziren. Hala ere hirugarren laurdenean Tauk abantai txiki bat lortu zuen partidua irabazteko nahikoa izan zitzaiona. Partidua 74-66 bukatu zen baskoniarren alde. Partiduko hoberena Zoran Planinic Kroaziarra izan zen 18 punturekin. Partizango hoberena berriz Dusan Kecman izan zen 13 punturekin. Atzoko partiduan gauza bitxi bat gertatu zen jaurtiketa libreen marratik. Gasteiztarrak lehenengo lau jaurtiketak huts egin zituzten baina azkenean balorazio txukun bat lortu zuten. Tiago Spliterrek berriz seitik seiak sartu zituen, guztiz arraroa. Datorren partida bihar jokatuko da Belgradon.

Gehiago jakin nahi baduzu sar zaitez El Diario Vasco egunkariaren webgunean.

mirza-teletovic-tau-ceramica.jpg

BASKONIAK DERBIA IRABAZTEA LORTU ZUEN

Gasteizko Tau ceramica taldeak urrezko garaipena lortu zuen ACBko Euskal derbian. Partidua Bilbon jokatu zen, hau da Iurbentiaren etxean. Partidua hasieratik amaierararte Gasteizko taldeak agindu zuen. Bestalde aipatu behar da Iurbentia lesioz josia dagoela eta lesionatuta dauden hiru jokalariak garrantzitsuak dira talde honentzat, Luke Recker (errege kopan besoa bere lekutik aterata), Frederic Weis (eskuineko eskuko behatz bat puskatuta) eta Martin Rancik (errege kopako final aurrekoetan bere ezkerreko belauna bihurrituta). Tau Ceramicak berriz talde osoa du osorik, James Singlenton ezik. Partiduko hoberena Tiago Spliter izanzen 18 punturekin. Bilbotarren partetik hoberena Marcelinho Huertas izan zen 16 puntu sartuaz. Jardunaldi honen ostean Tau ceramica hirugarrena da 17 partidu irabazita eta 7 galduta. Baskoniarrekin dago berdindua laugarrena den AXA F.C. Barcelona. Iurbentia, berriz, seigarrena doa 15 partidu irabazita eta 9 galduta. Bilbotarrekin berdindua dago 5 postuan Pamesa Valencia taldea. Bi talde Euskaldunak egongo lirateke klasifikatuta ligaren ostean jokatuko den Playoffetarako.

Informazio gehiago jakin nahi baduzu sar zaitez El Diario Vascoren webgunean.

itau.JPG

ATZO TAU CERAMICAK BERRIRO ERE IRABAZI ZUEN EUROLEAGUEN

Atzo arratsaldean Tau Ceramicak berriro ere lortu zuen garaipena Euroleaguen. Oraingo honetan Greziako Arisi irabazi zion 90-74. Partidua interesgarria izan zen eta izugarrizko anbientazoa izan genuen. Ordiziako saskibaloi taldeak lortu zizkigun partidurako sarrerak. Irabazi berri duen partidu honekin, taldeko lidertza lortu zuten eta errezagoa izango dute lauko finalerako sailkatzea. Partiduko hoberena Ariseko Jeremiah Massey izan zen 26 puntu sartuaz. Baskoniarren puntuak oso banatuak izan ziren baina hoberena Tiago Spliter Brasildarra izan zen 18 punturekin, baina nire ustez Pablo Priggioni hobea izan zen Spliterren puntu gehienak Priggioniren eskuetatik etorri baitziren, berak 16 puntu lortu zituen. Aipatu behar da, Tau Ceramicak plantila guztia errekuperaturik duela.

Informazio gehiago nahi baduzu sar zaitez El Diario Vasco egunkariaren web orrian.

prigioni3.jpg

AURKEZPENA

Epa, Mikel naiz eta Jakintzako DBH-1B-ko ikasle bat naiz. Ni oso kirolaria naizenez eta asko gustatzen zaitenez horri buruz egingo dut blog hau. Niri gehien gustatzen zaidan kirola, saskibaloia da eta Ordiziako saskibaloi taldean jolasten dut. Nire talde gogokoena Gasteizko TAU ceramica da. Horretaz aparte eskia ere praktikatzen dut ahal dudanean.