Gasteizko Tau ceramica taldeak urrezko garaipena lortu zuen ACBko Euskal derbian. Partidua Bilbon jokatu zen, hau da Iurbentiaren etxean. Partidua hasieratik amaierararte Gasteizko taldeak agindu zuen. Bestalde aipatu behar da Iurbentia lesioz josia dagoela eta lesionatuta dauden hiru jokalariak garrantzitsuak dira talde honentzat, Luke Recker (errege kopan besoa bere lekutik aterata), Frederic Weis (eskuineko eskuko behatz bat puskatuta) eta Martin Rancik (errege kopako final aurrekoetan bere ezkerreko belauna bihurrituta). Tau Ceramicak berriz talde osoa du osorik, James Singlenton ezik. Partiduko hoberena Tiago Spliter izanzen 18 punturekin. Bilbotarren partetik hoberena Marcelinho Huertas izan zen 16 puntu sartuaz. Jardunaldi honen ostean Tau ceramica hirugarrena da 17 partidu irabazita eta 7 galduta. Baskoniarrekin dago berdindua laugarrena den AXA F.C. Barcelona. Iurbentia, berriz, seigarrena doa 15 partidu irabazita eta 9 galduta. Bilbotarrekin berdindua dago 5 postuan Pamesa Valencia taldea. Bi talde Euskaldunak egongo lirateke klasifikatuta ligaren ostean jokatuko den Playoffetarako.
Informazio gehiago jakin nahi baduzu sar zaitez El Diario Vascoren webgunean.
