BASKONIA MADRIDEN IZANGO DA LAUKO FINALEAN

465347.jpgBaskoniak, lau urte jarraian daramatza Euroligako lauko finalean. Oraingo Honetan Partizan Belgrado utzi du atzean hiru partida gogorren ostean. Atzo gauza onak bakarrik gertatu zitzaizkion Tau ceramicari, lauko finalerako sarrera eta jokalarien konfiantza hurrengo partidu zailetarako. Partidua oso hotz hasi zen, jaurtiketa gehienak hutseginez. Hasiera horretan Belgradokoak nagusitu ziren baina ez diferentzi handiegiarekin. Bigarren laurdenean jokalariak berotuz joan ziren, Baskoniarrak batipat. Hirugarrenean Tau ceramica nahiko hotz irten zen baina segituan berotu zen eta bigarren laurdenaren antzera bukatu zen. Azkeneko laurdenean nabaritu zen Baskoniak talde hobea duela eta Partizanen akats batzuen ostean erraz irabazi zuten Gasteiztarrek. Azkenean 85-68 bukatu zen partidua. Patiduko hoberena Pete Mickeal izan zen 19 punturekin, jokaari hau hirugarren laurdenean piztu zen. Baina nire ustez Tiago Spliter hobea izan zen18 puntu sartuaz eta beraien izarraren gaineko defentsa izugarriaren ostean. Partzaneko hoberena berriz Tripkovic gatea izan zen 16 punturekin. Lauko finalean CSKAren aurka jokatuko du. Moskukoek 81-56 irabazi zuten Olympiakosen aurka.

Informazio gehiago jaki nahi baduzu sar zaitez El Diario Vascoren Webgunean.

DENBORALDIKO PARTIDURIK GARRANTZITSUENA JOKATUKO DU GAUR BASKONIAK

file-74660-1-1-xxxx80.jpgGaur jokatuko du Baskoniak Partizanen aurka Euroligan. Partidua Fernando Buesa arenan jokatuko da eta bertan lauko finalerako sarrera jarriko da jokoan. Partizanek aste guztia darama partidu hau prestatzen eta Baskoniak zaila izango du irabaztea. Partiduko gakoa beraien pibotak ondo zaintzea izango da, puntu gehien eta erreboteak beraien eskuetatik etortzen bait dira. Seguruenik partidua gogor joango dela eta Baskoniari ondo etoorriko zitzaion hasieratik partidua puskatu eta erritmoa berak eramatea. Partidua ETB1ek eskainiko du 20:30 etan.Zorte on Baskoniari eta irabaz dezala partidu zail hori.

BASKONIAK BARRIZ ERE GALDU DU

Baskoniak badaramatza bi partidu jarraian galdurik. Lehenengoa Partizan Belgradoren aurka Euroligan eta oraingo honetan DKV Joventuten aurka Badalonan. Azken partidu hau 78-66 galdu du. Partidua oso berdindua izan da, azken laurdenaren bukaera aldean lortu  dute Badalonarrak aldea handitzea. Partiduko hoberena DKVko Rudy Fernandez izan da 28 punturekin, horietako 11 azken laurdenean. Tau Ceramicatik hoberena berriz Sergi Vidal Badalonarra eta Igor Rakocevic izan dira, bakoitzak12 puntu sartuaz. Bestalde, asteazkenean jokatuko du Partizan Belgradoren aurka Euroligako final aurrekoetan. Partida hori Gasteizgo Fernando Buesa arenan jokatuko da. Espero dut partida hori erraz irabaz dezala.

Gehiago jakin nahi baduzu sar zaitez Marca egunkariaren webgunean.

prigioni_06042008.jpg

BASKONIARREK FENERBACHERI IRABAZI DIOTE

Tau Ceramicak atzo, Fenerbache Ulkerri irabazi zion 103-84 Fernando Buesa arenan. Gasteiztarrek errez hartu zieten aurre turkiarrei eta Lehenengo doazte E- taldean. Tau Ceramicak 2 partidutik 2ak irabazi ditu. Partidu irabazi honekin bi partidu jarraian daramatzate ehun puntutik pasata. Lehenengoa Akasvayu Gironaren aurka (111-86)Partidu honetan ACBko aurtengo puntu gehienen errekorra lortu zuten, lehen DKVek zuen 109 punturekin. Bigarrengoa atzokoa (103-84).