BASKONIA MADRIDEN IZANGO DA LAUKO FINALEAN

465347.jpgBaskoniak, lau urte jarraian daramatza Euroligako lauko finalean. Oraingo Honetan Partizan Belgrado utzi du atzean hiru partida gogorren ostean. Atzo gauza onak bakarrik gertatu zitzaizkion Tau ceramicari, lauko finalerako sarrera eta jokalarien konfiantza hurrengo partidu zailetarako. Partidua oso hotz hasi zen, jaurtiketa gehienak hutseginez. Hasiera horretan Belgradokoak nagusitu ziren baina ez diferentzi handiegiarekin. Bigarren laurdenean jokalariak berotuz joan ziren, Baskoniarrak batipat. Hirugarrenean Tau ceramica nahiko hotz irten zen baina segituan berotu zen eta bigarren laurdenaren antzera bukatu zen. Azkeneko laurdenean nabaritu zen Baskoniak talde hobea duela eta Partizanen akats batzuen ostean erraz irabazi zuten Gasteiztarrek. Azkenean 85-68 bukatu zen partidua. Patiduko hoberena Pete Mickeal izan zen 19 punturekin, jokaari hau hirugarren laurdenean piztu zen. Baina nire ustez Tiago Spliter hobea izan zen18 puntu sartuaz eta beraien izarraren gaineko defentsa izugarriaren ostean. Partzaneko hoberena berriz Tripkovic gatea izan zen 16 punturekin. Lauko finalean CSKAren aurka jokatuko du. Moskukoek 81-56 irabazi zuten Olympiakosen aurka.

Informazio gehiago jaki nahi baduzu sar zaitez El Diario Vascoren Webgunean.