BASKONIARREK EZIN IZAN ZUTEN IRABAZI FENEBACHEREN AURKA

Turkian jokatu zen partiduan baskoniak ezin izan zuen irabazi Fenerbache Ulkerren aurka. Partidua, 75- 59 bukatu zen etxekoen alde. Alde batetik, Gasteiztarrek ez zuten ezer ere egin irabazteko, bai defentsan eta bai erasoan oso gaizki ibili baitziren. Bestalde, Fenerbache Ulker bere zenbakiak egiten errez lortu zuen garaipena. Baina kontuan hartu behar da bertako zaleen aupada handia izan zela. Partiduko hoberena Fenerbacheko Will Solomon Amerikarra izan zen ia beti bezala, bera baita taldeko hoberena. Honek 28 puntu sartu zituen eta seitik bost hirukoetan. Tau ceramicaik hoberena berriz Tiago Spliter Brasildarra izan zen.

Ifonrmazio gehiago jakin nahi baduzu sar zaitez El Diario Vasco egunkariaren webgunean.

prigioni_19032008.jpg

BASKONIAK DERBIA IRABAZTEA LORTU ZUEN

Gasteizko Tau ceramica taldeak urrezko garaipena lortu zuen ACBko Euskal derbian. Partidua Bilbon jokatu zen, hau da Iurbentiaren etxean. Partidua hasieratik amaierararte Gasteizko taldeak agindu zuen. Bestalde aipatu behar da Iurbentia lesioz josia dagoela eta lesionatuta dauden hiru jokalariak garrantzitsuak dira talde honentzat, Luke Recker (errege kopan besoa bere lekutik aterata), Frederic Weis (eskuineko eskuko behatz bat puskatuta) eta Martin Rancik (errege kopako final aurrekoetan bere ezkerreko belauna bihurrituta). Tau Ceramicak berriz talde osoa du osorik, James Singlenton ezik. Partiduko hoberena Tiago Spliter izanzen 18 punturekin. Bilbotarren partetik hoberena Marcelinho Huertas izan zen 16 puntu sartuaz. Jardunaldi honen ostean Tau ceramica hirugarrena da 17 partidu irabazita eta 7 galduta. Baskoniarrekin dago berdindua laugarrena den AXA F.C. Barcelona. Iurbentia, berriz, seigarrena doa 15 partidu irabazita eta 9 galduta. Bilbotarrekin berdindua dago 5 postuan Pamesa Valencia taldea. Bi talde Euskaldunak egongo lirateke klasifikatuta ligaren ostean jokatuko den Playoffetarako.

Informazio gehiago jakin nahi baduzu sar zaitez El Diario Vascoren webgunean.

itau.JPG